Algortako Aixerrotatik irten, eta
Bizkaiko kosta zoragarria ezagutzeko aukerarekin, Plentziara iritsiko
gara, ibilbide lau eta erraza egin eta gero. Bidegorri bat jarraituz Sopelako
hondartzara ailegatuko gara. Handik, Barrikako hondartza inguratu eta
Plentziaraino iritsiko gara. Han, nahi duenak hondartzaz
gozatzeko aukera izango du, eta oraindik indarrik geratzen zaionak,
Billano lurmuturra igotzeko aukera izango du. Animatu zaitezte, heldu zein umeentzat gomendagarria da-eta.
- Irteera: 8:00etan Plaza Handitik
- Prezioa: Bazkideak 7 euro (bazkide ez direnek 10 euro). 26 urtetik beherakoek 5 euro.
- Antolatzaileak: Maider Lete eta Amagoia Zubizarreta.