Hamar filma eskainiko dituzte udan aire libreko zine emanaldietan

elgoibarren.net 2011ko eka. 29a, 09:37

 
"Piratas del Caribe: en mareas misteriosas" film arrakastatsuarekin hasiko dira aire libreko zine emanaldiak barixaku honetan, uztailaren 1ean. Uztailaren 30era bitartean hamar pelikula eskainiko ditu Udaleko Kultura Sailak Plaza Handian. Emanaldi guztiak 22:30ean hasiko dira.



 Era eta gustu guztietarako filmak ikusi ahal izango dira plazan. “Familiako kide guztientzat moduko filmak aukeratu ditugu, guztiek une atsegin bat pasatzeko aukera ematen dutenak”, argitu du Blanca Salegi Kultura Saileko teknikariak. Emanaldi egunean euria egingo balu, atzeratu egingo lirateke. Hala, barixakuetako filma domekara pasako litzateke eta zapatuan euria eginez gero, astelehenera edo datorren astera. Plaza Handian 600 lagunentzako lekua izango dute zine zaleek. 1991. urte inguruan, orain dela hogei urte, hasi ziren Aire Libreko Zine emanaldiak plazan, doan, eskaintzen.
 Piratas del Caribe 4: en mareas misteriosas izeneko filmarekin hasiko dira emanaldiak barixakuan (uztailak 1). Zapatuan, berriz, Agua para Elefantes filma emango dute.