Pintxoak jatera, eta bozkatzera

elgoibarren.net 2011ko eka. 30a, 13:55

 
Gaur arratsaldean hasiko da hirugarren pintxo lehiaketa. 19:00etatik aurrera hamabost tabernarik prestatu dituzten pintxoak (ondoko argazkian) dastatzeko aukera izango da 1,10 euroko prezioan. Bihar (uztailak 1) ere izango da pintxoak jateko aukera, 11:30etik 22:00ak arte. (pintxoen argazkiak eta ezaugarriak dauzka)



Iazko txapelketan parte hartu zuten tabernarietako batzuk sari banaketan.

Aurreko bi edizioetan bezala, bi sari banatuko dituzte aurten ere. Bata, epaimahaiak emango du, eta, bestea, herritarrek aukeratuko dute euren botoekin. Aurreko bi urteetan Txarridunak irabazi du epaimahaiaren saria eta Gabi jatetxeak -estreinako edizioan- eta Lojantzi tabernak irabazi dituzte herritarrek emandako sariak. Botoa ematen duten guztien artean, Belaustegi jatetxean bi lagunentzako dastatze menua zozketatuko dute.
  Aurtengo edizioan hamabost tabernarik hartuko dute parte, iaz baino hiru gehiagok: Txarriduna, Urkiola, Gabi, King-Kong, El Gautxo, Gorbea, Xagua, Iturri, Salento, Ametsa, Lanbroa, Pilon, Mahats, Viento sur eta Lojantzi.