Maiatzaren 18an ireki zuten Guass diskoteka egon zen orubean egin duten aparkaleku berria, ordaindutako herriko estreinako aparkaleku publikoa, hain zuzen ere. Lehen asteetan, baina, ez da ezer ordaindu beharrik izan autoa edo ibilgailua bertan lagatzeagatik, argiztapen sistema jarri gabe zegoen-eta oraindik. Jarri dute dagoeneko eta, hortaz, astelehenetik aurrera ordaindu egin beharko da ibilgailua bertan lagatzeagatik. Astelehenetik zapatu arratsaldera arte ordaindu beharko da, eta zapatu arratsaldean (13:00etatik aurrera) eta domekan, egun osoz, doakoa izango da.
•Aparkalekuko tarifak
Ordaindutako aparkalekuak izango dituen tarifak honakoak dira. Egunez (08:00etatik 20:00etara) ibilgailuak aparkatzeagatik 0,60 euro ordaindu beharko dira ordu bakoitzeko. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara), berriz, 0,125 eurokoa izango da ordu bakoitzeko. 50 bat autorentzako lekua du Udalak egokitu duen aparkalekuak.
∞Lotura duten albisteak:
- Guasseko aparkalekua erabiltzeko moduan dago (2011-05-18)
- Hasi dira Guass diskoteka egon zen eraikina botatzen (2011-03-08)
- Guass diskoteka zena ordaindutako aparkaleku bihurtzetik gertuago (2011-11-17)
- Guass diskoteka martxoaren 31n itxiko dute behin betiko (2010-03-25)
- Guass dantzalekuaren lokala bereganatzeko asmoa azaldu du Udalak (2009-09-24)