San Pedroko jai batzordeak eta Gaztela Leoiko Motoziklismo federazioak antolatu dute Quad txapelketa San Pedroko jaien barruan. Galizia, Asturias, Kantabria, Gaztela Leoi, Errioxa, Aragoi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako pilotuek parte hartuko dute bertan, eta Espainiako iparraldeko zonaldeko txapelketa izango da. Arratsaldean, 15:30ean, hasiko da proba egiaztatzeekin. Ondoren, 16:00etatik 18:00etara entrenamenduak egingo dituzte, eta lasterketa 18:00etatik 20:00etara egingo dute. Hiru kategoriako quadek parte hartuko dute: Q-1, Q-2 eta hasiberriek. Quad txapelketa hasi baino lehen 85 ccko motokros lasterketa bat ikusteko aukera izango da, eta bi pilotu elgoibartarrek hartuko dute parte.
Santi Arriola, Idotorbeko bizilaguna, ibili da antolaketa lanetan eta zirkuituaren diseinua ere berak egin du. ìBi aholkulari izan ditut diseinua egiteko, txapelketan parte hartuko duten bi pilotu, hain zuzen ere. Oso gustura geratu dira emaitzarekin eta zirkuitu oso teknikoa dela nabarmendu duteî. Bederatzi jauzi gune dauzka eta 15-20 metro luzeko jauziak egingo dituzte quadek horietako batzuetan.