MobyDick bakarlari getxotarraren kontzertua, gaur, Kultur Etxeko sotoan

elgoibarren.net 2011ko uzt. 1a, 14:41

 
MobyDick, Eneko Burzako musikari getxoztarraren izen artistikoa da. Sinuosek antolatuta, kontzertua eskainiko du, gaur (uztailak 1), Kultur Etxeko sotoan. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrerak 3 euro balioko ditu. (bideoa dauka)



  Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren azken edizioan finalera ailegatu eta gero iritsiko da MobyDick Elgoibarrera. Gaur gaueko kontzertuan abesti propioak eta bertsio ezagunak tartekatuko ditu bizkaitarrak, eta, batez ere, pop estiloko musika eskainiko du, modu akustikoan.
Bideoa: '... and then she became God's Friend' lanaren nondik norakoak azaltzen ditu MobyDick-ek eitb.com-eko bideo honetan: