Folklore jaialdian parte-hartutako guztiak batu nahi ditu Haritz dantza taldeak

elgoibarren.net 2011ko uzt. 1a, 15:03

 
Nazioarteko folklore jaialdiak 25 urte egingo ditu aurten, eta horren harira, ekitaldi berezia prestatu du Haritz Euskal Dantzari Taldeak. 25 urte hauetan guztietan jaialdian parte hartu duten dantzari, musikari eta laguntzaile guztiak elkartu nahi dituzte uztailaren 22an, hau da, jaialdiaren egunean.



1706638861716 Folklore jaialdian parte-hartutako guztiak batu nahi ditu Haritz dantza taldeak

Uztailaren 22an, 18:00etan, elkartuko dira guztiak, eta aurtengo folklore jaialdian parte hartuko duten dantzariei ongi-etorria egingo diete udaletxean. Ondoren, luntx txiki bat egingo dute taldeak merkatu plazan duen egoitzan, eta gauean, denak batera joango dira kiroldegira, aurtengo jaialdiaz gozatzera. Luntxa prestatu ahal izateko zenbat jendek parte hartuko duen jakin nahi dute antolatzaileek, eta ondorengo bloga prestatu dute izena emateko: www.dantzan.com/blogak/haritz/jaialdia-25
 
•Azken urteetako Folklore jaialdiak, irudietan:
  • 2010: Indiako, Dagestaneko eta Euskal Herriko dantzak
  • 2009: Hego Afrika, Armenia eta Euskal Herriko dantzak
  • 2008: Turkiako, Irlandako eta Euskal Herriko dantzak