Inkestatzaile faltsuekin tentuz ibiltzeko ohartarazi du Udaltzaingoak

elgoibarren.net 2011ko uzt. 4a, 14:14

 
Lapurretan egiteko modu berri bat zabaldu da azken boladan, eta Udaltzaingoak inkestatzaile faltsuekin tentuz ibiltzeko ohartarazi nahi ditu herritarrak. Adineko jendea dago, batez ere, arriskuan.

 
 

 Udaltzaingotik jakinarazitakoaren arabera, asko ugaritu da azken aldian lapurretan egiteko teknika berri bat: Biktimei hurbildu eta inkesta bat egiteko aitzakiarekin nortasun agiria eskatzen dute ustezko lapurrek, eta une horixe aprobetxatzen dute, trebetasun handiz, diru zorrotik dirua osteko. Biktimak limurtzeko eta haien konfiantza bereganatzeko berebiziko trebezia dutela gaineratu dute Udaltzaingoko iturriek. Gehienetan bi emakumek erabili dute lapurretan egiteko modu hori, eta Udaltzaingoan jaso dituzten salaketa ia denak adineko jendeak jarritakoak izan dira.
 
Lotura duten albisteak: