Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi asteburuan

elgoibarren.net 2011ko uzt. 4a, 15:02


Motorzaleak ez dira kexu izango. Joan den asteburuan motor hotsa izan da nagusi Elgoibarko bi auzotan, Idotorben eta Aiastian. Espainiako quad txapelketa jokatu zuten lehenengoan, eta San Migelgo Rallysprinta bestean. (emaitzak, argazkiak eta bideoa dauzka)


Enrique Pardo eta Antxon Jauregi nagusi quadetan
Enrique Pardo Granado, egungo Espainiako txapeldunak irabazi zuen, joan den zapatuan, Elgoibarko Idotorbe auzoan jokatu zen Espainiako iparraldeko sektoreko quad kros txapelketako proba nagusia, Q-1 kategorian. Aranda de Dueroko (Burgos) pilotuak nagusitasun osoz irabazi zuen proba. Bigarren postuan Joseba Ramos Goikoetxea, plaentxiako pilotua sailkatu zen, eta  Burgoseko beste pilotu bat, Daniel Santos Fontecha, igo zen podiumeko koskarik baxuenera.
 Maila bat beherago dagoen Q-2 kategorian, berriz, Antxon Jauregi bizkaitarra izan zen bizkorrena. Carlos Leoz sailkatu zen bigarren postuan eta Lezoko Joan Ander Sotillos hirugarren postuan. 40 quad baino gehiago aritu ziren lehian Idotorbeko zelaietan prestaturiko zirkuituan eta ikuskizun ederra eskaini zuten.
Motokros proba bat ere egin zuten, 85 ccko motorrentzako eta hainbat gaztetxok parte hartu zuten. Azkarrena Iker Urteaga nafarra izan zen. Jon Idiakez eta David Mendez arabarrak sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan. Aitor Urain izan zen motokros proban parte hartu zuen pilotu elgoibartar bakarra, eta laugarren postuan sailkatu zen. Pare bat urtean motor txapelketarik antolatu gabe egon eta gero itzuli ziren motor hotsak Idotorbera. Eguraldiak lagundu zuen arren, antolatzaileek uste baino ikusle gutxiago hurbildu zen proba ikustera, baina datorren urtean, “martxa hartu ahala” jende gehiago hurbilduko den esperantza daukate. Asteburu honetan, gainera, non aukeratu eskaintza handia zegoen, jai eta ekintza askok bat egin dute-eta.
  • Motorraren zozketa: Idotorbeko jaietan zozketatu duten motorraren zozketan honako hau da zenbaki sariduna: 5.695 zenbakia (erreserbako lehen zenbnakia 1.859 zenbakia da eta 3.069. zenbakia erreserbako bigarren zenbakia)
Angela Vilariño eta Alazne Apalantza nagusi San Migelgo Rallysprintean

1706638858146 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

Vilariño familiako gazteenak, Angelak (Hondarribia, 1985), gidatutako Subaru WRC autoak irabazi zuen, joan den zapatuan, San Migelgo Rallysprintaren bederatzigarren edizioa. Alazne Apalantzak lagundu zion Vilariñori kopilotu lanetan. Xabier Lujua eta Jesus Estrada sailkatu ziren bigarren postuan, irabazlearengandik 19 segundora, Mitsubishi EVO X autoarekin. Hirugarren postuan, berriz, Iñigo Olabegogeaskoa eta Iñaki Narbaiza (BMW M3) sailkatu ziren. Aitor Arrieta pilotu elgoibartarrak, bestalde, meritu handiko 11. Postua eskuratu zuen sailkapen nagusian, Renault Clio Sport autoa gidatuz. Guztira 50 autok lortu zuten proba amaitzea.
Argazkiak:

1706638858214 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638858300 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu


1706638858434 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638858592 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638858701 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638858790 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638858882 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638858962 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859043 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859132 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859217 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859324 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859404 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859483 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859576 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859677 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638859788 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu


1706638859843 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu


1706638859935 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860030 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860151 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860263 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860365 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860457 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860542 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860599 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860675 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860738 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860798 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860854 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860909 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu

1706638860982 Quad txapelketa Idotorben eta Rallysprinta Aiastian, motor hotsa izan da nagusi astebu