Dirudienez apustu bat baino gehiagoren lekuko izan dira Azkarateko malda pikoak. Ego Toki elkarteko Fermin Arresek, esaterako, akorduan dauka orain urte asko Ziardak eta Maiortak elkarren aurka jokatu zuten desafioa. Urte batzuk geroago, 1966an, bertako atletek egindako markak ontzeko desafioa bota zioten Ego-Tokiko kideek urte hartan Mugerza krosa irabazi zuen Roy Fowlerri. 'Azeri gorria' ezizenaz ezagutzen zuten atleta ingelesak desafioa onartu eta 21 minutu eta 20 segundotan egin zuen Madalatik Azkarate gaineraino dagoen bidea. Minutu bat baino gehiagoan hobetu zuen Jose Plaza 'Amoroto'k 1947an egin zuen marka (22:22), nahiz eta zalantzak egon izan diren Amorotok eginiko denborarekin. Denbora neurtzerako orduan minutu bat kendu ziotela uste dute batzuek.
•Ingelesak Azkarateko igoeran
Dena dela, handik hamabost urtera, Fowlerren herrikide bat, David Slater, zirikatu zuten Ego Tokiko lagunek, Luis Santolaya zenak, zehazki. Urte hartan, 1981ean, bertan behera utzi behar izan zuten Mugerza krosa elurte handi baten ondorioz. Krosean parte hartu ezin izan zuenez, fresko eta sasoi betean egin zuen Slaterrek Azkarateko Igoera. Fowlerren marka ondu eta hogei minutu eta berrogei segundotan laga zuen errekor berria. Uztailaren 23an egingo den estreinako Azkarateko igoeran Slaterren errekora ontzen duenak sari berezia jasoko du. Lehenengo emakumeak ere sari bat jasoko du.
Madalako jai batzordeak antolatu du Azkarateko igoera. Korrikalarien proba 10:30ean hasiko da eta 11:00etan irtengo dira txirrindulariak. Iriondo, Txarriduna, Lanbroa edo Sua tabernetan, edota herrikrossa.com atarian, eman daitekeproban parte hartzeko izena.
•Gau krosa irailaren 17an
Herriko kirolzaleak, antxitxikariak batez ere, ezin dira kexatu Elgoibarren eta Mendaron atletismoa egiteko dituzten aukerez. Azken aldian asko ugaritu dira lasterketok: San Silvestre lasterketa, San Antolin auzoko lasterketa herrikoia, Jose Gurrutxaga krosa, Karakateko igoera, Alkortako Igoera, Arnoateko igoera, Mendaroko mendi lasterketa, Nahaste Borraste, San Migelgo igoera, eta Azkarateko igoera orain. Azkaratekoaren ostean, irailaren 17an egingo den Elgoibarko gau kros herrikoian parte hartzeko aukera izango dute korrikalariek. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Aurten 400 lagunentzako leku mugatua egongo dela aurreratu dute antolatzaileek, eta txipak erabiliko dituzte parte hartzaileen denborak neurtzeko.

Mintxeta Atletismo Taldeak Juan Muguerza Nazioarteko Kroserako dirua biltzeko helburuarekin antolatu zuen, iaz, estreinakoz, gau krosa. Pedro Maria Muñoz del Pozok irabazi zuen iazkoa. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan zen azkarrena.
- Izen emateko: mintxeta.com; kirolprobak.com eta herrikrossa.com
- Ikusi hemen: Probaren araudia eta ezaugarriak (PDF)