Mozzarela gazta, bexamela eta piper gorrien marmeladarekin egindako kroketa itxurako Mozzarella Meteoritoa izeneko pintxoa izan da Elgoibarko III. Pintxo Lehiaketako irabazle nagusia: Pintxo Onenaren saria eta Herritarren saria irabazi ditu (Lehen bi edizioetan Txarridunak irabazi zuen epaimahaiak emandako saria). Epaimahai lanetan aritu diren lau lagunek aurtengo lehiaketa “oso parekatua” izan dela goraipatu dute, eguerdian, udaletxean egin den sari banaketa ekitaldian. “Ez da lan erraza izan irabazlea aukeratzea. Denak, aurkeztu diren hamabost tabernariak, oso ondo aritu dira; kalitateak gora egin du eta mota guztietako pintxoak aurkeztu dira”, azaldu du Carlos Mugerza epaimahaikideak. Epaileen eta herritarren gustuak bat egin dute pintxo onena aukeratzerakoan, baina denean ez zeuden ados. Epaimahaiaren iritziz hirugarren saria merezi zuen pintxoa izan da, esaterako, herritarrek emaniko boto gutxien jaso dituena.
•8.100 boto txartel
Herritarrak emaniko puntuazioei erreparatuz gero, pintxo guztiek 7tik gorako batez besteko nota jaso dute. Pintxo gustukoenak 8,1eko batez besteko nota jaso du, 7,9ko nota bigarrenak eta 7,89ko nota hirugarrenak. Herritarrek emandako 8.100 boto txartel kontatu dituzte aurten (5.400 iaz), hortaz, herritarren parte hartzea “nabarmena” izan dela azpimarratu dute antolatzaileek. Kontutan hartu behar da, gainera, pintxoak jan zituzten guztiek ez zutela botoa eman. Aipatzekoa da, era berean, baten batek (Gabik, esaterako) 1.000 pintxo baino gehiago saldu dituela.
Antolatzaileek parte hartzaile guztiak eskertu dituzte. “Jakin badakigu oso zaila dela neurri honetako eskariari aurre egitea eta argazkitan agertzen den pintxoaren itxura eta zaporea mantentzea”. Hirugarren pintxo lehiaketaren balorazio orokorra positiboa izan dela gaineratu dute. Lehiaketaren helburuak bete izanarekin ere pozik agertu dira. “Pintxo lehiaketaren helburua ostalaritzako sektorea bultzatzeaz gain, sektore horretan, euskararen erabilera sustatzea da. Hortaz, lehiaketak izan duen bilakaera ikusirik, helburuok bete direla uste dugu; iaz baino arrakasta handiagoa izan dugu-eta”.
Sari banaketaren ostean, saritutako pintxoaren dastatze publikoa egin dute Gabi jatetxearen aurrealdean. 300 pintxo inguru prestatu dituzte Eneritz Burunzak eta Veronica Rodriguezek, Mozzarella Meteoritoa pintxo arrakastatsuaren sortzaileek.

•Belaustegin afaria
Botoa eman duten lagunen artean Belaustegi Jatetxean dastatzeko menua zozketatu dute, eta Asier Burgañak emandako botoa atera du Eneritz Burunzak botu guztiak zeuden kaxatik (Alfredo Etxeberriak irakurri du irabazlearen izena, ondoko argazkian). Horrela bada, bi lagunentzako dastatze menuaz gozatzeko aukera izango du saridunak.