Uztailaren 22ra arte egongo da ikusgai Folklore Jaialdiari buruzko erakusketa

elgoibarren.net 2011ko uzt. 8a, 14:12

Barixakuan inauguratu zuten Haritz dantza taldeak Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 25. urteurrena dela eta antolatu duen erakusketa, eta uztailaren 22ra arte egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Azken 25 urteetako zenbait kartel, kanpotik dantzara etorritako taldeek emandako oroigarriak, Euskal Herriko toki desberdinetako jantziak eta argazkiak dira, besteak beste, erakusketan ikusgai izango direnak.

 Inaugurazio ekitaldian 25 urte hauetan Elgoibarko Udaletik pasa diren alkate, kultura zinegotzi eta kultura teknikariak gonbidatu zituzten (goiko argazkian).
Uztailaren 22an ekitaldi berezia
  Erakusketa ez da baina, Haritz Dantza Taldeak Folklore Jaialdiaren 25 urteak ospatzeko prestatutako berezitasun bakarra. Uztailaren 22an orain artean jaialdietan parte hartu duten dantzari, musikari eta laguntzaile guztiak batu nahi baitituzte. Egun horretarako orduan, 18:00etatik aurrera prestatutakoetan parte hartzeko asmoa daukanari www.dantzan.com/blogak/haritz/jaialdia-25 blogean izena emateko eskatu die dantza taldeak.

1706638833552 Uztailaren 22ra arte egongo da ikusgai Folklore Jaialdiari buruzko erakusketa

1706638833668 Uztailaren 22ra arte egongo da ikusgai Folklore Jaialdiari buruzko erakusketa

Togo eta Indonesiako dantzak aurtengo jaialdian
  Paraje exotikoetako folklorea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, beste behin, Nazioarteko Folklore Jaialdian. Aurten, Afrikatik, Togotik, etorriko da talde bat eta Asia hegoaldetik, Indonesiatik, hian zuzen, beste bat. Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideekin batera arituko dira guztiak, ekainaren 22an, Olaizaga Kiroldegian eskainiko duten jaialdi ikusgarrian.

1706638833748 Uztailaren 22ra arte egongo da ikusgai Folklore Jaialdiari buruzko erakusketa

1706638833859 Uztailaren 22ra arte egongo da ikusgai Folklore Jaialdiari buruzko erakusketa