Mikel Iturria andoaindarraren, iazko irabazlea, lekukoa hartu du David Casillasek. Iazkoa bezalatsu, esprintean erabaki zen aurtengo lasterketa ere. Tropelari aurrea hartuta helmugara ailegatu ziren lau txirrindularien artean Casillas izan zen azkarrena. Irabazlearen atzetik, Jesus Angel Nanclares (Bembibre), Victor Etxeberria (Ibarrola) eta Iker Azkarate (Caja Rural) izan ziren helmugaratzen hurrenak. XIV. Jabier Ezenarroren Oroimenezko Lasterketan parte hartu zuten jubenil mailako txirrindulariek 84,5 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten eta bi bider pasa behar izan zuten Kalbarioko gainetik. (ikusi hemen: sailkapen osoa)
Ondoko argazkietan, irabazlearen ailegaera; eta, irabazleak -banakakoak zein taldekakoak- Sonia Garcia Mendaroko alkatearekin eta Borja Rodriguez Mendaroko Txirrindulari Elkarteko presidenteordearekin.