Opor ondorengo irteerak

Morkaiko 2011ko uzt. 11a, 18:57

Gehienok abuztu inguruan oporrak izango ditugu eta guk ere uztailak 21eko txandaren ostean, ez dugu bulegoa berriz irekiko irailaren 5era arte. Hala ere, gogorarazten dizuegu oporretatik bueltan irteera batzuk prest ditugula:

  • Irailak 18, domeka: Gorbeara irteera egingo dugu. Autobusean joango gara, eta mendi bizikletaz zein oinez igotzeko aukera izango da. (sustatzaileak: Eneko Aduriz, Abel Arriaga, Ibon Serrano eta zuzendaritzako kideak)
  • Irailak 25, domeka: Aralarreko trabesia egingo dugu. Apirilean eguraldi txarra dela eta atzeratu egin behar izan genuen irteera hori. (sustatzaileak Jose Ignacio Laskurain eta Patxi Garcia). Informazio gehiago hemen.
  • Urriak 2, domeka: Elgoibartik Azpeitiara KILOMETROAK festara. (Elgoibarko Izarraren eta Morkaikoren eskutik)

 

Ondo pasa oporrak !!!