Proba gogorra da Amaña-Urko-Amaña herri krosa, eta 17 lagun bakarrik ausartu ziren parte hartzera. Amaña auzotik abiatu ziren guztiak, eta Urko mendiko tontorrera dauden 3.600 metroak igo zituzten, Handik berriz ere Amañara jaitsi ziren, 6.560 metroko ibilbidea osatuz. Guztietan azkarrena, esan bezala, Iñigo Lariz elgoibartarra izan zen. Larizek, alabaina, ezin izan zituen probako bi errekorrak: igoerarena (24:11) eta probakoa (38:04) ondu. 27 minutu eta 10 segundoan egin zuen igoera eta 39 minutu eta 30 segundoan geratu zuen kronometroa helmugan.
•Orain dela bi urtekoa gogoan
Orain dela bi urte ere parte hartu zuen elgoibartarrak Amañako proban, eta orduan ere lehen postuan ailegatu zen Urkoko tontorrera. Jaitsieran, ordea, bi bider galdu zuen bidea eta bosgarren postuan iritsi zen azkenean helmugara. Irakaspen hura gogoan, igoeran abantaila hartu baina jaitsierarako indarrak gordetzeko helburuarekin hartu zuen irteera antxitxikari elgoibartarrak. Igoera gogorra den arren, jaitsiera dela proba honek daukan berezitasunik handiena uste du. “Igotako bidetik jaisten da bidea hasieran, baina amaiera aldera aldapa oso pikodun zelaiak zeharkatzen ditugu, zuzen-zuzen, Amañaraino heldu aurretik. Hankek izugarri igartzen dute". Minak min garaipena lortu zuen Larizek eta horixe da giharretako eta hanketako minaren aurkako erremediorik onena.
•Kilometro Bertikalen Euskal Kopako bosgarren postuan
Aurten ere, Euskal Mendizale Federazioak Bertikalen Euskal Kopa eta Txapelketak antolatuko ditu, lasterketen antolatzaileekin batera. Hauek egun bakarrean egiten diren 8 kilometroko distantzia baino gutxiagoan 700 metrotako malda positibo baino gehiago duten mendi lasterketak dira. Aurten Euskal Kopa Bertikalean hiru lasterketa izango dira. Txindokiko igoera izan zen aurrenekoa, joan den ekainean. Zuzenien Xoxotera igoera izan zen bigarrena, eta Beriaineko igoera izango da azkena irailaren 17an. Bestalde, banakako eta taldekako Txapelketa -estreinakoz antolatu dute- Anboton izango da urriaren hasieran. Iñigo Larizek lehen hamarren artean sailkatzeko helburua jarri dio bere buruari eta bide onetik doa momentuz. Txindokin eta Xoxoten lortutako emaitzen ostean, -zortzigarren eta bederatzigarren postuetan sailkatu zen, hurrenez hurren-, sailkapen nagusiko bosgarren postuan sailkatuta dago une honetan elgoibartarra.

- Ikusi hemen: Sailkapen nagusia (PDF)