Hiru elgoibartar Ehun Milak mendi proban

elgoibarren.net 2011ko uzt. 13a, 16:51

 
Jose Luis Diezek, Asier Arrietak eta Edu Uribek Ehun Milak Ultratrail mendi lasterketan parte hartuko dute. Jose Luis Diezek eta Edu Uribek iaz ere hartu zuten parte, baina lehenengoa soilik iritsi zen helmugara, 45 orduren ostean. Aurten Elgoibar-Morkaiko taldearen izenean eman dute izena, eta taldekako alorrean lehiatuko dira.

 
  167 kilometroko luzera dauka Ehun Milak mendi lasterketak, eta Euskal Herrian egiten den probarik gogorrenetakoa da, gogorrena ez bada. Partaideek 48 ordu izango dituzte lasterketa amaitzeko. 
•Ongi-etorria, Azkarate gainean
  Ultratraileko lasterkariak barixaku (uztailak 15) gauean igaroko dira Elgoibartik, eta ongi-etorria egingo diete Azkarate gainean. Morkaiko Mendizale Elkarteak trikiti festa antolatu du Arantza eta Ekaitz trikitilariekin, eta bertaratzen diren guztien artean mendiko hamar motxila zozketatuko dituzte. 22:00ak aldera hasiko dira ongi-etorri ekitaldiak.