Gazteen Eguna iragartzeko bideoa grabatu du, beste behin, Gazte Asanbladak

elgoibarren.net 2011ko uzt. 14a, 14:42

 
Gazte Asanbladako kideek San Bartolome jaietako Gazteen Eguneko promozio bideoa grabatu dute, iaz hasitako bideari jarraipena emanez. Abuztuaren 26an izango da aurten Gazteen Eguna –Txiki Egunaren biharamunean, hain justu-, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako. (bideoa dauka)

 
 

Uztailaren 31n amaituko da izena emateko epea
 Eguerdian hasiko dira Gazteen Egunerako prestatu dituzten ekintzak. Paella lehiaketa egingo dute lehenik, eta talde bakoitzak bere paellera eraman beharko du. Arratsaldean, iaz hasitako bidetik, balsa jaitsiera egingo dute Deba ibaian eta gauean kontzertuak egongo dira Madalako parkean. Ekitaldietan izena emateko epea uztailaren 31n amaituko da, eta data horretatik kanpora ez da izenematerik onartuko. Interesatuek Lanbroa, Iturri edo Toletxe tabernetan eskuratu dezakete egitarauari buruzko informazio guztia. Bestalde, iaz egin zuten moduan (Ikus hemen: ibaiaren garbiketa jasotzen duen bideoa), abuztuaren 20an ibaia garbitzeko hitzordua jarri dute, 10:00etan, Plaza Handian.
Bideoa:
{youtube}2iCNHd-jznU{/youtube}