EAJk eta PSE-EEk osatuko dute Elgoibarko Udal Gobernua

elgoibarren.net 2011ko uzt. 15a, 09:03

 
EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aginduko dute Elgoibarko Udalean (Ondoko argazkian EAJko zazpi zinegotziak eta PSE-EEko biak elkarrekin). Udal gobernu berria bederatzi batzordez osatuko da. Horietatik zortzi EAJ alderdiaren eskuetan izango dira, eta PSE-EEk bat zuzenduko du, Ongizate Saila, hain zuzen ere.



Atzo ospatu zen Osoko Bilkuraren ezhoiko bileran osatu zuten Udal Gobernu berria, EAJ eta PSE-EEren aldeko bederatzi botoekin. Hala, Udal antolakuntza bost arlotan banatu dute. Batzordeak orain arteko berberak izango dira, baina aipatutako bost arlotan taldekatu dituzte. Batzorde bakoitzak bere zinegotzi-arduraduna izango du. Taldekatzearen helburua zinegotzien arteko batzarrak emankorragoak izatea izan da. Azkenik, batzorde bakoitzaren osaketa honako hau izango da: EAJ 2, Bildu 2, PSE–EE 1 eta PP 1.
Gobernu Batzordea
  Gobernu batzordea alkateak eta berak izendatutako bost zinegotzik osatzen dute. Guztira, sei lagunek osatuko dute beraz, Gobernu Batzordea, eta hau izango da erabaki organoa. Datorren legealdian, alkateak eta EAJko bi zinegotzik (Ricardo Garate eta eta Bittori Zabala), Bilduko beste bik (Jose Luis Ibarzabal eta Jon Peli Uriguen) eta PSE-EEko batek (Ovidio Campello) osatuko dute.
Alkate eta zinegotzientzako ordainsariak zehaztuak
 Udal Gobernuaren osaketaz gain, Elgoibarko Udalak bere karguek jaso beharreko diru-sariak zehaztu zituen atzoko Plenoan. Hala, erabateko dedikazioa izango duen Alfredo Etxeberria alkateak 70.248,22 euroko ordainsari gordina jasoko du 2011 urtean. Lehenengo alkateordeak, Ricardo Garatek, ere erabateko dedikazioa izango du eta alkateak baino ehuneko hamar gutxiago izango den ordainsaria ezartzea onartu zuen Osoko Bilkurak. Lehenengo alkateordearen urteko soldata gordina, bada, 63.223,44 eurokoa izango da 2011 urtean. EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta Bildu eta PP alderdien kontrako botoekin onartu zuten Udaleko kargu hautetsien ordainsariei buruzko akordioa. Alderdi bakoitzak jasoko duen zenbateko finkoa ere jasotzen du akordioak: 526,32 euro hileko. Horri zinegotzi bakoitzeko alderdiak jasoko duen kopurua gehitu behar zaio: 161,92 euro, alegia. Liberatu gabeko zinegotzi bakoitzak, berriz, 491,77 euro jasoko dituzte hileko. Honako lan hauegatik ere jasoko dituzte ordainsariak zinegotziek:
  • Batzordeburu bakoitzeko eta sailetako arduradun bakoitzeko: 86,05 euro hileko, zinegotzia liberatuta ez badago.
  • Tokiko Gobernu Batzarren kide bakoitzeko: 86,05 euro hileko. 
  • Bozeramaileen Batzarraren kide bakoitzeko: 86,05 euro hileko. 
  • Legealdiko Planaren Jarraipenaren kide bakoitzeko: 86,05 euro hileko. 
Alkatetza
  • Komunikazioa, informazioa eta partaidetza alorra.
  • Legealdi Plana eta jarraipen batzordea
  • Jarduera ekonomikoa eta hezkuntza saila.
Udal kudeaketa
  • Ogasun Saila (Bittori Zabala: EAJ)
  • Barne Saila (Ane Beitia: EAJ)
Pertsonal arloa
  • Ongizate Saila (Ovidio Campello: PSE-EE)
  • Berdintasun Saila (Bittori Zabala: EAJ)
  • Gazteria Saila (Eneko Etxeberria: EAJ)
Euskara eta Kultura
  • Euskara (Ane Beitia: EAJ)
  • Kultura Saila (Amaia Txurruka: EAJ)
Hirigintza eta landa ingurunea
  • Hirigintza (Ricardo Garate: EAJ)
  • Landa ingurunea (Joseba Arrizabalaga: EAJ)

1706638829068 EAJk eta PSE-EEk osatuko dute Elgoibarko Udal Gobernua

1706638829146 EAJk eta PSE-EEk osatuko dute Elgoibarko Udal Gobernua