Aitziber Dominguezek irabazi du jaietako kartel lehiaketa

elgoibarren.net 2011ko uzt. 15a, 14:01


Aitziber Dominguezen (Elgoibar, 1977) lan batek (ondoko irudian) irabazi du 2011ko San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa. Irabazleak 700 euro jasoko ditu saritzat. Guztira 21 kartel aurkeztu dira aurtengo lehiaketara.

 



 Azken bi lehiaketak jarraian irabazi zituen Jose Manuel Esnalen lekukoa hartu du Aitziber Dominguezek. Honakoa ez da irabazi duen gisa honetako lehen lehiaketa, orain gutxi, Elgoibar Ikastolak 50. urteurrena dela-eta antolatu zuen logotipoa aukeratzeko lehiaketa irabazi zuen-eta Dominguezek. Sari banaketa ekitaldia abuztuaren 22an, 19:00etan, egingo dute Kultur Etxeko erakusketa gelan. Haurren Kartel Lehiaketa ere egin dute eta hamar kartel aurkeztu dira aurtengoan. Honakoak dira saritutakoak:
  • Lide Baz Salegi (16 urte)
  • Nora Isasti Huidobro (14 urte)
  • Mikel Vallejo Caballero (13 urte)
  • Ane Almenara Alberdi (12 urte)
  • Maria Ruiz de Gauna Gonzalez (11 urte)
  • Aritz Vallejo Caballero (6 urte)
Lotura duten albisteak: