Lara Urain eta Itsaso Alguacil txapeldun nesken pala txapelketan

elgoibarren.net 2011ko uzt. 18a, 10:21

 
10 Bai taldeak antolatutako nesken pala txapelketako finala jokatu zen, joan den barixakuan, Plaza Handiko frontoian. Lara Urainek eta Itsaso Alguacilek 22-17 hartu zituzten mendean Itziar Gerrikabeitia eta Mireia Huidobro.



 Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagokan, berriz, Mendibilek eta Sandrak osatutako bikoteak 22-13 irabazi zion Aintzanek eta Ainhoak osatutakoari.
 Guztira hamar bikotek hartu dute parte txapelketan, bi taldetan banatuta. Ikusmin handia lortu du txapelketak, eta Plaza Handia jendez gainezka egon da zenbait egunetan. Antolatzaileak "pozik" geratu dira txapelketak izandako arrakastarekin eta partaideek erakutsitako inplikazioarekin.