Elgoibar-Morkaiko taldeko kideen asmoa bete ez bada ere, -hirurek nahi zuten proba amaitzea-, aurten proba amaitzerik izan ez duen Jose Luis Diez 'Txelu' zen, orain arte, Ehun Milak proba gogorra amaitzea lortuta zeukan hirukoteko bakarra. Hortaz, hirurek ere badute zer ospatua. Edu Uribe iaz ere saiatu zen arren, aurten lortu du amaitzea. Asier Arrietak, berriz, lehen parte hartzean lortu du amaitzea. "Mendi lasterketa ikaragarria" dela Ehun Milak nabarmendu du Edu Uribek, egindako esfortzutik atseden hartzen duen bitartean. "Jendearen animoek eta ibilbidearen edertasunak proba oso erakargarria egiten dute eta bakoitzaren mugak ezagutzeko aukera ezin hobea da”, azaldu du.
Euskal Herriko mendi, aran eta txokoetatik barrena igaro dituzten momentuak azaltzeko, baina, bizi egin behar direla gaineratu du iraupen luzeko mendi lasterketetan aritua eta aditua den kirolari elgoibartarrak. Bere esanei kasu eginez, Ehun Milak probaren inguruan bere blogean egin duen kronika irakurtzea duzue onena, lehen pertsonan kontatzen saiatu baita 46 ordu luzez bizitakoa. Ohi duen legez argazki sorta ederraz hornitu du, gainera, artikulua.
- Ikusi hemen: Mendi Lasterketa
•Jose Ramon Sousa 34. postuan
Hiru elgoibartarrez gain, Jose Ramon Sousa mendaroarrak ere parte hartu zuen Ehun Milak proban, eta meritu handiko 34. postuan sailkatu zen, 37:56:17 denborarekin. (sailkapena)
•Argazkiak:
*Argazkiak: Edu Uribe.