La Naranja Mecanica taldeak (goiko argazkian) Mendaroko Kilimon taldearen aurka, iaz, lortu zuen titulua defendatu eta errepikatzeko aukera izango du aurten ere. Izan ere, egungo txapeldunek Smackdown talde elgoibartarra kanporatu zuten, 5-4 emaitzarekin, finalaurrekoan. Finalean beste talde elgoibartar baten aurka jokatuko dute, EGS taldearen aurka, hain zuzen ere. EGSk 3-1 irabazi zion Roketxe taldeari finalaurreko lehian. Finalaurrekoetarako lau taldeak, hortaz, elgoibartarrak izan dira aurten.
•Finala barixakuan
Smackdown eta Roketxe taldeek, barixaku honetan (uztailak 22) jokatuko dute hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida, 19:00etatik aurrera Mintxetako futbol zelaian. Ondoren hasiko da La Naranja Mecanica eta EGS taldeen arteko finala, 20:00etatik aurrera.