Abuztu amaiera aldera Olaizaga kiroldegia berriz irekitzen dutenean, ordutegi berezia izango du lehen egunetan. Hala, abuztuaren 29an, 30ean eta 31n, 8:00etatik 15:00etara gongo da irekita. Irailaren 1etik aurrera, berriz, ohiko ordutegia sartuko da indarrean.
•Erabiltzaile asko Mintxetako igerilekuan

Uda honetan eguraldi “kaxkarra” nagusitzen ari den arren, Mintxetako igerilekuak erabiltzaile asko izan dituela jakinarazi dute
Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Bainu denboraldiari hasiera –
ekainaren 11n- eman zitzaionetik 24.150 erabiltzaile izan ditu Mintxetako igerilekuak. Egunik jendetsuena ekainaren 26a izan zen. Egun horretan 1.600 erabiltzaile zenbatu zituzten.
- Abuztuko ordutegia: Mintxetako igerilekuak honako ordutegia izango dute abuztuan: astelehenetik barixakura, 11:00etatik 20:00etara; eta, astebukaeratan 10:00etatik 20:00etara.
Mintxetako muskulazio gela ere abuztuaren lehenengo hamabostaldian irekita egongo da, Patronatuko bazkideentzat: astelehenetik zapatura, 11:00etatik 14:00etara.