{vimeo}14525418{/vimeo}Azken hiru urteetan ia 88.000 eurotan gutxitu da San Bartolome
jaietarako Elgoibarko Udalak onartu duen aurrekontua. Hala, 2011ko jaiek
145.945 euroko aurrekontua edukiko dute. Iazko Txiki Eguneko irudiak
ikus ditzakezue goiko bideoan.
Orain hiru urte, 2008ko San Bartolome jaietan, 233.800 euroko aurrekontua eduki zuten jaiek. Aurten, berriz, 145.945 euro bideratuko ditu Elgoibarko Udalak jaietarako; iaz baino 9.000 euro gutxiago.