Aita Santua papamobilean, Pitufoak, pilotariak, Hamelingo txirulariak, Xixiliondarrak Hawain, almadiak, hippiak, indioak, Somaliako piratak, zirkoa… Deba ibaia era guztietako tramankulu flotagarriz bete zuten erreka jaitsieran parte hartu zuten gazteek. Ibai bazterretan, iaz moduan, jende asko batu zen erreka jaitsiera ikusteko. Egunaren amaieran banatu zituzten sariak, eta iazko koadrila berak irabazi zuen Gazteen Eguneko txapelketa. Paella lehiaketan, esaterako, beraiena izan zen paellarik onena epaimahaikideen iritziz.
•Goitibeherak eta futbol partiduak zezenekin
Aurrekoez gain, zezen enbolatuekin egin zituzten futbol partidek eta goitibeherek ere ikusmin handia piztu zuten. Goitibeheretan 18 taldek parte hartu zuten, horietako hamar elgoibartarrak. Lehen hiru postuak, baina, Bizkaia aldetik etorritako goitibeherek eskuratu zituzten. Zallako La Mella I taldeak lortu zuen lehen postua, 50 segundo eta 11 ehuneneko denborarekin. Lehen talde elgoibartarra, berriz, Zer Ote? taldea izan zen. 57 segundoan jaitsi zituzten San Rokeko aldapa pikoak. Sanroketarrak eta Sanroketarrak II taldeak sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan. Originaltasunaren saria Emangotxau taldearentzat izan zen.

Azkenik, Zuhaitz Aisialdi Taldeak urtero antolatzen duen futbol txapelketan Floren Team taldeak jantzi zuen txapela. Futbolean eta zezentxoen aurrean ederki moldatzen direla erakutsi zuten gazteok. Finalean 3 eta 2 hartu zituzten mendean Trotamusicos taldekoak. Black&Blue taldeko neskek jaso zuten emakumezkoentzako saria.
- ARGAZKIAK: Gazteen Eguneko argazki guztiak