San Antolin Eguna ospatzen dihardute Arriaga auzoan

elgoibarren.net 2011ko ira. 2a, 13:24

 
Gaur (irailak 2) eta bihar ospatuko dituzte San Antolin jaiak Arriagako auzotarrek. Ohitura duten legez, egitarau berezia prestatu dute. (egitaraua dauka)

 
 

1706638797590 San Antolin Eguna ospatzen dihardute Arriaga auzoan

San Antolin Eguna da gaur (irailak 2) eta Arriagako auzolagunak San Antolin jaiak ospatzen dihardute. Eguerdian bazkaria egingo dute Kaxeta elkartean eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, arkumeak erreko dituzte burduntzian. Ondoren, 19:00etan txupinazoa bota eta gero, VI. Txapel jaurtiketa lehiaketa eta IV. Oliba Jaurtiketa Lehiaketak egingo dituzte. Arratsaldeko 20:00etan, berriz, triki-bertso kalejira eta bertso afaria hasiko da. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta eta Mañukorta izango dira bertsolariak. Arkume dastaketa 21:00etan hasiko da. Goizaldeko ordu txikitan egingo duten txokolate janarekin amaituko dira gaurko prestatu dituzten ekintzak. 
  Bihar (irailak 3) San Antolin auzoko III. herri lasterketa jokatuko da 17:00etatik aurrera. Gainerako egitaraua ikusteko egin klik ondoko irudian.