Balorazio eta nota onarekin bukatu zuen joan zen ikasturtea -egitasmoaren aurrenekoa- Oin Alaik, eta aurtengoari ere indarrez, eta musika eskolako trikitilariekin lagunduta heldu diote. Iaz jasotako erantzun onaren adibide dira joan den urteak utzitako datuok: 120 umek parte hartu zuten denera urte osoan zehar eta 50 boluntario inguruk lagundu zuten umeak eskolara oinez joatea sustatu nahi duen egitasmoa. Gainera, urte bukaeran erabiltzaileek betetako asetasun inkesten emaitzei erreparatuta, 8,9ko puntuazioa jaso du proiektuak.
•Boluntario beharrean
Dena dela, Boluntarioen beharrean jarraitzen du Oin Alaik eta izena ematera animatu nahi dituzte sustatzaileek elgoibartarrak. Umeak handitu ahala Oin Alai erabiltzeari lagatzen diotela azaldu dute egitasmoko arduradunek eta horien guraso eta familiakoek ere boluntario izateari lagatzen diote. Hori dela-eta, iaz baino bioluntario gehiago badauzkate ere, gehiagoren beharrean daudela ohartarazi dute.
- Elgoibarko Udalak prestatu duen txosten honetan (PDF) aurkituko duzue informazio osoagoa.