Tuning jaia egingo dute domekan Altzolan

elgoibarren.net 2011ko ira. 7a, 13:46

 
Tuning jaia antolatu du Zubibaik, Altzolako Auzotarren Elkarteak, datorren domekarako (irailak 11). Guztira 30 bat ibilgailu izango direla ikusgai aurreratu dute antolatzaileek, ibilgailu ezagunak ere bai tartean.

 
 

Vaya Semanita telebista saioak ezagun egin duen El Jonan de Baraka pertsonaiaren auto tuneatua, Renault Megane Coupe bat, izango da Zubibaik antolatu duen Tunning erakusketako izarretako bat. Guztira 30 bat auto egongo dira ikusgai, zein baino zein ikusgarriagoak, Altzolako aparkalekuan. Domeka goizean, 11:30ean, hasiko da auto tuneatuen kontzentrazioa eta 17:00ak arte izango dira bertan.