Argazkilariaren esanetan, inkontzientetik sortutako lana da, sentitzeko beharretik. Bere buruari pentsatu gabe sentitzeko baimena emateko era bat da lan hau Ruiz de Hierrorentzat (www.adrianruizdehierro.com/). Darknessko irudiak, hormetan aurkezten dira, airean baleude bezala, tamaina handiko argazkiei arintasuna emanez. Erakusketan Ruiz de Hierroren gaueko ibilaldietara eramango gaituen ikus-entzunezko bat ere proiektatuko da. “Leku bat aurkitzen dudanean, arnasa sakon hartu, eta denbora kontuan hartu gabe, klikatzen dut kamera, luxu ederra egunerokoak ezarritako abiadaren aurrean” dio argazkilari gasteiztarrak.
- Erakusketa bihar hasi eta hilaren 24ra arte egongo da ikusgai, arratsaldeko 18:30etik 20:30era bitartean.