Spinning maratoia egingo dute zapatuan Mintxetako igerilekuan

elgoibarren.net 2011ko ira. 8a, 14:40

 
Aire libreko igerilekuen denboraldiari amaiera emateko, spinning maratoia antolatu du Udal Kirol Patronatuak zapaturako (irailak 10). Aurreko saioak bezalaxe, Mintxetan egingo dute maratoia, goizeko 10:00etatik aurrera.



 50 minutuko bi saio prestatu dituzte, eta norberak aukeratu ahal izango du saio bakarrean ala bietan parte hartu. Parte hartzea doan izango da. Interesatuek Mintxetako harreran eman beharko dute izena, eta barixakuan amaituko da izen-emate epea.

Hamakak jasotzeko deialdia
 Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du domeka honetan, irailaren 11n, emango zaiola amaiera Mintxetako igerilekuen denboraldiari, eta, hortaz, erabiltzaile batzuk bertan lagatzen dituzten hamakak domeka baino lehen jaso beharko dituzte jabeek. Astelehenetik aurrera Mintxetan geratzen diren hamakak ezingo direla erreklamatu ohartarazi dute Kirol Patronatuko arduradunek. Eguraldi iragarpenak betetzen badira, bainu denboraldiari agur esateko modu aproposa edukiko dute igerilekuetako erabiltzaileek.