Ekainaren 12an ireki eta joan den domekan (ekainak 11) amaitu zen Mintxetako aire libreko igerilekuen denboraldia. Aurtengoa eguraldi kaskarrak baldintzatutako denboraldia izan dela nabarmendu dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek: “Ekaineko eta iraileko hamabostaldiak nahiko onak izan dira; uztaila eta abuztua, berriz, oso kaskarrak”. Guztira, 42.065 erabilpen zenbatu dituzte. Hau da, iaz baino 5.935 sartu-irten gutxiago izan dira igerilekuan. Egin duen eguraldia ikusita pozik egoteko moduko zifrak direla adierazi dute eta denboraldiaren gaineko balorazioa "oso positiboa" dela adierazi dute.
Egunik jendetsuena ekainaren 11 izan zen. Beroarengandik ihesi 1.600 erabiltzaile hurbildu ziren egun horretan Mintxetara. Beste 15 egunetan 1.000 erabiltzailetik gora zenbatu dituzte. Alegia, eguraldiak lagundu duenetan jende asko ibili da Mintxetako igerilekuan.
•Erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:
- 2011: 42.065
- 2010: 48.000
- 2009: 55.056
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000
∞Lotura duten albisteak: