Informazio buletina jarri du abian Gazte Informazio Guneak

elgoibarren.net 2011ko ira. 13a, 15:27

Elgoibarko Udaleko Gazte Informazio Zerbitzuaren buletin elektronikora harpidetzen diren lehen 150 gazteek USB bat jasoko dute oparitzat. Infomazio buletina, harpidedun diren gazteei posta elektronikora astero bidaltzen zaien aldizkari elektronikoa da.



  Elgoibarko Udaleko Gazte Informazio Zerbitzuak martxan jarri duen informazio boletinean, Gipuzkoako eta Elgoibarko informazio interesgarriena biltzen da: gazteentzako aisialdi eskaintza, lana, etxebizitza, dirulaguntzak...
  Harpidetza egin nahi duten gazteek bi aukera dituzte: Gazte informazio zerbitzuaren bulegora jotzea (Elgoibarko Udala, Foruen Plaza z/g, 2. solairua) edo eta http://www.gipuzkoangazte.info/buletinharpidetza.asp estekan sartzea.