Sanloren harrobia indartsu: 80 neska-mutilek parte hartu dute Sanlo Eskolan

elgoibarren.net 2011ko ira. 14a, 15:09

 
Sanlo Eskubaloi taldeak neska mutilak eskubaloira erakartzeko Sanlo Eskolak antolatu berri ditu. Guztira 80 neska-mutilek parte hartu dute eskubaloi taldeak prestatu dituen entrenamendu bereziotan.




1706638792383 Sanloren harrobia indartsu: 80 neska-mutilek parte hartu dute Sanlo Eskolan

Elgoibar Ikastolako instalazioetan batu ziren, joan den asteburuan, Sanlo Eskolan parte hartu zuten alebin mailako gaztetxoak. Sanloko entrenatzaileek lau taldetan banatu zituzten. Batetik, 2000 urtean jaiotako neskak eta mutilak; eta, bestetik, 2011ean jaiotako neskak eta mutilak. Hurrengo entrenamendu saioa zapatu honetan, hilaren 17an, egingo dute. Ikastolako goiko kanpoetan izango da zita berria, 10:00etatik aurrera.

Lagunarteko partiduak
  Bestalde, Sanloko taldeek denboraldia prestatzen dihardute eta lagunarteko partidak jokatzen ari dira oraingoz. Alcorta Sanlo taldeak Urola Torneoan parte hartu zuen, joan zen asteburuan, eta finala jokatzeko sailkatu ziren senior mutilak Bergarako taldeari 29 eta 26 irabazita. Legazpi taldearen aurka okatuko dute lagunarteko torneoko finala, datorren zapatuan. Sanloren Interneteko gazetan ikus ditzakezue gainerako taldeek lagunarteko partidetan izan dituzten emaitzak eta, baita datorren asteburuan jokatuko dituzten partiden berri ere.

IMH Sanlo eta Barakaldoko Zuazo taldekoek jokatu zuten lagunarteko partidaren ostean ateratako argazkia.

Federopticos Ikus taldeak Aiala Zarauz taldeari irabazi zion infantil mailako norgehiagoka.