Antolatzaileek janaria eta edaria salduko dituzte, eta lortzen den dirua Euskal Herriko Down Sindromearen elkarteari emango diote. Familia osoarentzako ekitaldia izango dela aurreratu dute Zubibai elkartekoek, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte. Jardunaldia 11:00etan hasiko da Altzolako frontoian, eta 14:00ak aldera amaituko da.