Lehen Sorospenei buruzko jardunaldia antolatu du Gurutze Gorriak

elgoibarren.net 2011ko ira. 16a, 09:35

 
Elgoibarko Gurutze Gorriak Lehen Sorospenei buruzko jardunaldia antolatu du zapaturako (irailak 17), Gurutze Gorriak egiten dituen lanak ezagutzera emateko. Erakustaldiak goizez egingo dituzte, Madalan, Leku Ederren eta Plaza Handia.

 


1706638790678 Lehen Sorospenei buruzko jardunaldia antolatu du Gurutze Gorriak

Goizean, 10:30etik aurrera, lehen sorospenei buruzko tailerra eskainiko dute Elgoibarko Gurutze Gorriko kideek Madalako parkean, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Interesgarria eta oso baliagarria izango dela aurreratu dute Gurutze Gorriko arduradunek. Izan ere, bizitza bat salbatzeko balio dezaketen "teknika erraz batzuk" irakatsiko dizkiete bertaratzen direnei, hamar minutuan. Ondoren, ezinduek eguneroko bizimoduan dituzten oztopoak nola gainditu behar dituzten jabetzeko gin-kana egingo dute Plaza Handian. Besteak beste, gurpildun aulkiaren erabilera ikasteko zirkuitua prestatuko dute.
Borroka baten simulazioa Nafarroa plazan
Aldi berean, milurtekoaren garapenari buruzko erakusketa bat jarriko dute Leku Ederren, eta uraren erabilerari buruzko informazio panelak egongo dira ikusgai Giza Eskubideen parkean. Amaitzeko, 12:30ean, koadrilen arteko borroka baten simulazioa egingo dute Nafarroa Plazan, eta zauritutako pertsonekin nola jokatu behar den erakutsiko dute.