Orain minutu gutxi konfirmatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, atzo
gauean hedabide batzuek aurreratutakoa: Bateragune auziko auzipetuek
kartzela zigorrak jaso dituzte. Hala, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez
Usabiagari hamarna urteko espetxe zigorra ipini diete, ETAko
buruzagitzat jota.
MANIFESTAZIOA: Elgoibarko Ezker Abertzaleak manifestazioa egingo du, 20:00etan, Plaza Handian. “Jazarpen politikorik ez, eskubide guztiak denontzat. Arnaldo eta besteak askatu” lemapean egingo dute azken epai judizialaren aurkako protesta ekintza. Bihar, berriz, enkartelada egingo dute (12:30ean Plaza Handian) gaurko lema berarekin.