Aurten ere, Udalaren Euskara Batzordeak euskararen transmisioan
eragiteko asmoz, eta herriko euskaltegiekin eta ikastetxeekin
elkarlanean, gurasoei zuzendutako euskarako ikastaro bereziak eskainiko
ditu.
Honako hauek dira eskainiko dituzten hiru euskara ikastaro bereziak:
Euskalduntzen
Hobeto eta errazago hitz egiten ikasteko ikastaroa
Hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko ikastaroa
Gainera, Udalaren dirulaguntzari esker, 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek ikastaroaren matrikula erdia bakarrik ordainduko dute eta kurtsoan zehar asistentzia eta aprobetxamendu ona izanez gero, beka ere jasotzeko aukera izango dute.
Informazio osoagoa eta izen-emateari buruzko argibideak honako PDF dokumentuetan aurkituko dituzue: hemen eta hemen.