“Altzolako sekretua” film laburra sarean ikusgai

elgoibarren.net 2011ko ira. 20a, 15:32


Sekretu bat baino gehiagoren gordelekua izango da, ziur asko, Altzola, baina bada bat bereziki beldurgarria. Ezagutu nahi baduzue goiko bideoa ikusi beharko duzue. “Altzolako sekretua” film laburra Zubibaik joan den uztailean antolatu zuen ikus-entzunezkoen ikastaro baten fruitua da.


 Bea Lopez Manzanedak eta Sendoa Cardosok, joan den uztailean, eman zuten ikus-entzunezkoen ikastaroan parte hartu zuten lagunek, ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz, film labur bat egin zuten. Zubibai elkartekoek urtero antolatzen duten aire libreko zine emanaldietan eskaini zuten gero, joan den irailaren 2an. Orain, sarera ere igo dute Altzolako sekretuak (El Secreto de Alzola) izeneko film laburra, zinegile hasiberriok eginiko lana ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz. Sara Rubiok zuzendutako filmean Eider Garcia, Idoia Landa, Maialen Uriguena eta Sara Rubio berak egin zituzten aktore lanak.

517 euro batu zituzten Down Sindromeari buruzko jardunaldian

 Zubibai elkarteak ekimen kultural ugari antolatu ditu azken hilabeteotan: Txalaparta ikastaroa, ikus-entzunezkoen ikastaroa, aire libreko zine emanaldiak, Tunning erakusketa e.a. Azkena, aurten antolatu duten hamaikagarren ekintza, hain zuzen ere, Down Sindromeari buruzko jardunaldi solidarioak izan ziren, joan den domekan. Eguraldiak batere lagundu ez zuen arren, Altzolako frontoira bertaratu zirenak esku zabal agertu zirela azaldu eta goraipatu dute Zubibai elkarteko kideek. Era guztietako pintxoak prestatu zituzten Altzolako bizilagunek, eta pintxook eta edariak euro batean saldu zituzten gero. Janari eta edari ia dena amaitu ostean, batutako diru guztia, 517 euro, Euskal Herriko Down Sindromearen elkarteari emango diote.
 Jardunaldiak girotzeko Abrakadabra eta Atxutxiamaika taldeek hainbat jolas eta Oliver magoak magia saioa eskaini zituzten.
Argazkiak:

1706638766697 “Altzolako sekretua” film laburra sarean ikusgai

1706638766786 “Altzolako sekretua” film laburra sarean ikusgai

1706638766870 “Altzolako sekretua” film laburra sarean ikusgai

1706638766962 “Altzolako sekretua” film laburra sarean ikusgai

1706638767073 “Altzolako sekretua” film laburra sarean ikusgai

1706638767156 “Altzolako sekretua” film laburra sarean ikusgai