Xabier Montoiak irekiko du Sotoko Hotsak musika jaialdia

elgoibarren.net 2011ko ira. 21a, 11:56

 
Sotoko Hotsak musika jaialdia antolatu du, beste behin, Sinuösek. Aurten, izen handiko hiru bakarlarik bisitatuko dute Kultur Etxeko sotoa: Xabier Montoiak, Anarik eta Joseba Irazokik. Xabier Montoia idazle eta musikari (Hertzainak, M-ak) gasteiztarrak irekiko du jaialdia, barixaku honetan (irailak 23).



 Xabier Montoiak Maite Mursego eta Ibon Rg musikarien laguntza izango du barixakuan Elgoibarren eskainiko duen kontzertuan. Disko berria ateratzear dago Montoia eta Sinuoseko kideek aurreratu duten moduan, “Montoiaren mundu miresgarri horiek” bertatik bertara ezagutzeko aukera polita izango da.
  Datorren eguenean (irailak 29), berriz, Anarik eskainiko du kontzertua sotoan. Oraingoan taldekiderik gabe etorriko da abeslari azkoitiarra. “Bere abesti eder eta biluzi horien kantaldi ederra egingo duelakoan gaude”.
Joseba Irazoki abeslari nafarrak itxiko du jaialdia, irailaren 30ean eskainiko duen kontzertuarekin. Azken aldian makina bat proiektutan murgilduta ibili den abeslari beratarrak “saio ikonoklasta bat” eskainiko duela adierazi dute antolatzaileek.

1706638766351 Xabier Montoiak irekiko du Sotoko Hotsak musika jaialdia

1706638766387 Xabier Montoiak irekiko du Sotoko Hotsak musika jaialdia

 
SOTOKO HOTSAK 11'
  • Irailak 23 (barixakua) 22:30ean: XABIER MONTOIA
  • Irailak 29 (eguena) 22:00etan: ANARI 
  • Irailak 30 (barixakua) 22:30ean JOSEBA IRAZOKI
*Kontzertu guztiak Kultur Etxeko sotoan izango dira eta sarrerak 3 euroko kostua izango du.