Ahalegin txikia (astean ordu bete edo bi ordukoa) eskatzen duela eta bueltan asko ematen duela adierazi dute egitasmoko arduradunek. Bi, hiru edo lau laguneko taldeak osatzen dira, eta, talde bakoitzean, euskaraz erraztasunez hitz egiten duen lagun bat egoten da. Doakoa da, eta urritik ekainera arteko iraupena du. Urriaren 14ra arte eman daiteke izena Tertuliak programaren ikasturte berrian.
•Izena emateko
- Tertuliak programan izena eman nahi duzuenok Internetez, Elgoibarko Izarraren atarian dagoen Izena Emateko Fitxa betez, egin dezakezue izenematea, edo, bestela, Elgoibarko Izarraren Bulegora jo (Ubitarte 4, behea/ 943 741 626).
Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.com
∞Lotura duten albisteak:
- Josean Gomez omendu dute Mintza Egunean (2011-06-07)
- Tertuliak programak boluntarioak behar ditu (2010-09-30)
- 17 lagunek parte hartu dute aurten euskaraz hitz egiteko “Tertuliak” programan (2009-06-24)