Dena prest Asto-kaka jokorako

elgoibarren.net 2011ko ira. 21a, 15:00

{vimeo}29271184{/vimeo}Gero eta gutxiago falta da urriaren 15erako, eta bi eguneko programazioa lotu dugu Asto-kaka jokoaren inguruan. Asto-kakaren helburu nagusia BARREN finantzatzeko dirua lortzea da. 15.000 euro lortu nahi ditugu, eta horretarako, besteak beste, 5.000 txartel atera ditugu, bakoitza 3 euroan saltzeko. Oraindik ere bada txartelak erosteko aukerarik.


  Urriaren 15ean izango da Asto-kaka, BARREN astekariari babesa eskaintzeko eta diruz laguntzeko jokoa, hain zuzen ere. Jokoa ez dela errenta dio euskal esaera zaharrak, baina egun horretan poltsikoa bete-beteta eramango du etxera bateren batek.

1706638765338 Dena prest Asto-kaka jokorako

Bi eguneko programa
 Esan bezala, Asto-kaka urriaren 15ean izango da (zapatuan), baina bi eguneko programazioa prestatu dugu, jokoa janzteko helburuarekin. Urriaren 14an zabalduko dugu karpa Leku Eder parkean, eta zapatu gaua bitartean hainbat ekitaldi izango da. 
Plaza Txikia eta Leku Eder
 Plaza Txikia eta Leku-Eder izango dira Asto-kaka jokoaren bi espazioak. Jokoa bera Plaza Txikian izango da; Leku Eder parkean, berriz, karpa handi bat jarriko dugu, eta haren barruan izango dira jokoaren bueltan antolatutako ekintzak.