Zapatu honetarako antolatutako ekintzen artean, Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketako finala jokatuko da zapatuan, 17:00etatik aurrera. Zazpi artzainek hartuko dute parte guztira, eta horietako bat Aiastiako Jose Antonio Arrillaga izango da (goiko argazkian). Arrillagak eta Txiki txakurrak irabazi zuten, hian justu, iazko txapelketa. Domekan, bestalde, idi probak egingo dituzte. Elgoibarko Soarte, Azkoitiko Isidro erretegia eta Aizarnazabalgo Basaberen idiek jardungo dute lehian.
•Borja Uzuriaga gogoan
Haritz dantza taldeak moto istripuz hil zen Borja Uzuriaga aiastiarrari eskainiko dio dantzaldia. Zapatu gauean izango da dantza saioa, 22:30ean hasita.