•Inaxio Etxeberriak irabazi zuen Artzain txakur txapelketa
Bederatzi artzain eta txakurrek hartu zuten parte Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketako finalean. Txakur zein artzainak azkar eta ondo egin zituzten agindutako lanak eta maila handiko txapelketa eskaini zuten. Hala, epaileek lanak eduki zituzten lehen kanporaketako onenak aukeratzeko. Azkenean Inaxio Etxeberria azpeitiarrak eta “Kimi” txakurrak irabazi zuten txapela. Pello Segurola, Matxinbentako artzaina eta “Artzai” txakurra sailkatu ziren bigarren postuan eta Jose Ramon Orbegozo Arantzazuko artzaina eta Alai sailkatu ziren hirugarren postuan.
Iazko irabazleak, Jose Antonio Arrillaga elgoibartarrak, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen oraingoan. Sari banaketa ekitaldian joan den udan hil den Pedro Mari Egaña “Mintxeta” harri jasotzailea omendu zuten antolatzaileek. Harriak jasotzeaz aparte, ahari eta txakur hezitzaile trebea izan zen Mintxeta.
•Isidro Erretegia nagusi idi-demetan
Aurtengo idi-demetan Isidro Erretegiko idi pareak erakustaldia eskaini zuen, domekan, Aiastiako probalekuan. Azkoitiko idi pareak 45 plaza egin zituen, Soarte elgoibartarraren idi pareak baino dozena bat plaza gehiago. Aizarnazabalgo Basaberen idiak 29 plazetan geratu ziren.
Domeka goizaldean egin zen Bolo Txapelketan, bestalde, “Atxuri” mendaroarrak eraman zuen etxera irabazleak saritzat jaso zuen motoserra. “Plaza” eta Gorosabel sailkatu ziren, hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuetan.

•San Migel Eguna, eguenean
Eguenetik aurrera itzuliko da jai giroa Aiastiara. San Migel Eguna mezarekin hasiko da, 11:30ean. Ondoren, bertso saioa eskainiko dute Ziardak eta Mañukorta bertsolariek eta 13:00etan pilota partidak jokatuko dituzte.

- Ikus hemen: Egitarau osoa