Iñigo Cearsolok zinegotzi izateari lagako dio

elgoibarren.net 2011ko ira. 28a, 09:34

 
Arrazoi pertsonalak direla-eta lagako du kargua Iñigo Cearsolok, Bilduko zinegotziak. Elgoibarko Bilduk jakinarazi duenez, Miren Arrate Arrietak ordezkatuko du Cearsolo.

 

1706638760158 Iñigo Cearsolok zinegotzi izateari lagako dio

Eguen honetan, hilaren 29an, egitekoa den osoko bilkuran onartuko da ofizialki Iñigo Cearsolo Bilduko zinegotziaren dimisioa. Aurreko legegintzaldian Kultura zinegotzia izan zen Cearsolo Eusko Alkartasuna alderdiaren izenean, eta Miren Arrate Arrieta, berriz, lehenago ere jarduna da zinegotzi lanetan.