Garai hura bizi izan zutenek ordukoak gogora ekartzeko, eta bizi izan ez
zutenek Elgoibarren inguruan gehiago ikasteko; denontzat izango dira
bereziak Dimas Gil (1910-1989) eta Maritxu Osoro (1914-2002)
senar-emazteek (ondoko argazkian) betirako gorde zituzten irudiok. Plaza Txikiko Jai
Batzordeak antolatu ditu emanaldiok, Udalaren babesarekin.
•San Bartolome jaiak eta Sigmako langileak
Kultur Etxera pelikula dokumental hau ikustera bertaratzen direnek, besteak beste, 1961eko eta 1965eko San Bartolome jaietako hainbat pasarte (San Bartolome Eguneko prozesioa, sokamuturra, ganadu feria, profesionalen arteko pilota partidak, gaueko suzko erruberak Goiko plazan, idi-probak Artetxen, tiro-platoa Urtian, dantzak eta “Ongarriko aurreskulari gazteak”, e.a) ikusi ahal izango dituzte, baita Deba ibai aldeko etxeak, Santa Klarako perratokia, San Rokeko ermita eta Altzolako auzoko irudiak ere.
Halaber, dokumentalean, Sigmako langile andana ageri da, eguerdiko sirenak jo ostean, Txankakuako zubitik barrena datorrela. Eliza aurrean ezkontza baterako zain dagoen jendearekin nola bat egiten duten ikusten da pelikulan. Antzinako Azoka Plaza ere ageri da, eta inguruan esnedunak astoarekin. Dagoeneko desagertuta dauden eraikinak ere jasota daude, Katanarra eta Alkorta, esaterako. Eta airetik, hegazkin batetik hartutako bistak ere ageri dira.
•Bi parrokoren hiletak
Seriotasun handiagoko irudiak ere jaso zituzten Gilek eta Osorok. Hala nola, bi parrokoen hiletetan egin zituzten prozesioetako pasarte batzuk. Bata, Don Julian Egurenena, 1958koa; eta, bestea, Don Jose Juaristirena, 1965 urtekoa. Aspaldi galdu zen San Ixidro Eguneko prozesio bat ere ikus daiteke filmean. Baita Dimas Gil berak apaindutako Olentzero bat ere.

•Hiru film labur aktore elgoibartarrekin
‘Elgoibar 1961 - jaiak eta bizitza’ dokumentalaz gain, Gil-Osoro bikoteak eginiko hiru film labur emango dituzte. Dramatikoa da bata, eta antzezle lanetan herriko aurpegi ezagun ugari ageri dira: Miren Opakua, Tomás Garcia, Luzia Zabala, Jose eta Pako Juaristi “Txitxarro” anaiak. Beldurrezko generoan sar daiteke bigarrengo film laburra. Txomin Mujikak, Marifran Juaristik eta Pagolak lan egiten dute bertan. Hirugarrengoak, azkenik, bistarekin arazoak dituen mendizale baten estutasunak kontatzen ditu.

•‘Elgoibar 1961 - jaiak eta bizitza’ film dokumentala
*Noiz:
- Irailaren 28an, 19:15ean
- Irailaren 29an, 19:15ean
- Irailaren 30ean, 11:15ean eta 19:15ean
*Non: Kultur Etxean
*Egileak: Dimas Gil eta Maritxu Osoro
*Iraupena: 75 minutu
*Sarrera: doan
*Egileak: Dimas Gil eta Maritxu Osoro
*Iraupena: 75 minutu
*Sarrera: doan
•Argazkiak: (pelikuletatik hartutako fotogramak dira ondorengoak)
|
|