Elgoibarko memoria istorikoa berreskuratzeko herritarrek sortutako elgoibar1936 taldeko kideek jakinarazi dutenez, orain 75 urte, Diaz de Riveraren indar faxistak, Nafar Brigadetan antolatutako erreketen indarrarekin, Elgoibar aldetik Bizkairantz sartzeko helburuarekin sartu ziren; “balore demokratikoak eta herritarrek aukeratutako sistema defendatzen zituztenak armen tiroz aurrean eramanez”.
Zierdamendin, Aiastiatik gertu dagoen mendian, zain zituzten anarkistak, milizianoak eta eratu berri ziren Zubiaur eta Garaizabaleko boluntarioak. Bizkaitarrak guztiak: Mungia, Bilbo-Begoñakoak, Santurtzikoak, Barakaldokoak, e.a. “Irailaren 24an Bilbotik abiatu ziren horiek, eta hurrengo eguneko egunsentirako hainbat hil zituzten”. Batzuen izenak badakizkite, Zubiaur konpainiako sei gudari, esaterako, Derioko hilerrian hobiratu zituzten 1982an, baina egun oraindik hainbat gorpu lurpean daudela adierazi dute taldeko kideek, hainbat lekukoren testigantzei kaso eginez.
Hemendik aurrera lanerako ordua dela gaineratu dute, “erreparazio oso bat lortu arte, benetako justizia egin arte. Duintasunez. 75 urteren ondoren”.
∞Informazio osoagoa:
•Omenaldi ekitaldiko bideoa eta argazkiak:
{youtube}9D04ZnqpNpg&feature=player_embedded{/youtube}