Bi helduleku nagusi izango ditu aurtengo programazioak. Batetik, hitzaldi zikloa, hiru hitzaldiz osatuta, eta, bestetik, Izenaren izana kanpaina, elgoibartarrek izen-abizenak euskaratzeko kanpaina, alegia. Hona hemen bien gaineko xehetasunak:
1) Hitzaldi-zikloa:
- Urriak 5, asteazkena: Elgoibarko Toponimia lanaren aurkezpena eta Elgoibarko toki-izenak hitzaldia. Hizlariak: Mikel Gorrotxategi, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria, eta Amaia Pinacho eta Nerea Alaba, Elgoibarko Toponimia lanaren egileak.
- Urriak 19, asteazkena: Elgoibarko ahozko euskara. Hizlaria: Jesus Mari Makazaga, filologoa eta EHUko irakaslea.
- Urriak 26, asteazkena: “Amaia, debekatuta zaude!” euskal izen-abizenen histori hitzaldia. Hizlaria: Mikel Gorrotxategi, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria
2) Izenaren izana kanpaina:
Oraindik ere elgoibartar askok idazten dituzte haien izen-abizenak gaztelaniaren grafiarekin. Horiek euskaratzeko helburuarekin jarriko dute Izenaren izana kanpaina martxan. Azaroaren 11n hasi eta abenduaren 16ra arte izango da kanpaina.