Hala, Karkizano mertzeriak herriko merkataritzaren saria jasoko du; Nagusilanek Gizartekintzari emandako saria; Anateusk proiektuak berrikuntzaren esparrukoa; eta azkenik, Itziar Ajuriari, omenezko saria emango zaio bizitza osoan izan duen ibilbidearengatik.
Herriko Antzokian emango diren gainerako sariak ondorengo erakundeentzat izango dira: Debako Kultur Elkartearentzat (Kultura); Yurrita e Hijos enpresa mutrikuarrarentzat (Sustapen Ekonomikoa) eta Juanjo Sebastianek gidatzen duen Debabarrena emakume txirrindularien taldearentzat izango da kiroletako saria.
19:30ean hasiko da ekitaldia eta ez da sarrerarik ordaindu beharko. Ekitaldiaren amaieran, bestalde, Txarriduna hotelean egingo den luntxean parte hartzera gonbidatuta daude herritar guztiak.