Ezpata dantza irudikatuko du domekan Haritz Dantza taldeak

elgoibarren.net 2011ko ira. 30a, 12:05

 
Hirugarren urtez irudikatuko du Haritz Euskal Dantzari Taldeak ezpata dantza, Errosario kaleko Ama Birjinaren omenez. 2009an erabaki zuen dantza taldeak Errosario kaleko ezpata dantza berreskuratzea, eta ohitura hori tradizio bilakatu da, dagoeneko. Errosario kaleko jaiak, bestalde urriaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dituzte. (2010eko ezpata dantzaren bideoa dauka)



1706638735386 Ezpata dantza irudikatuko du domekan Haritz Dantza taldeak

Haritz dantza taldeko kideek argi daukate, behintzat, ohitura honekin aurrera egingo dutela, herritarrek nahi duten bitartean. Lehen urtean, urriko bigarren domekan egin zuten, baina iaz eta aurten, lehen egiten zen bezela, urriko lehenengo domekan dantza egingo dute. Dantza berezia da, Elgoibarrera moldatutakoa eta Haritz dantza taldeak soilik dantzatzen duena. Meza Nagusian (11:30) lau buruzagiek jainkoaren aurreko ezpata dantza egingo dute, eta ondoren, Plaza Handian, Nafarroa Plazan eta Errosario kalean egingo dute dantza. Guztira, 30 bat dantzarik hartuko dute parte, eta talde mistoa izango da, hau da, neskak eta mutilak arituko dira dantzan. Ohitura zaharrari jarraituz, dantzaldiaren ostean pastak eta ardo gozoa eskainiko dizkiete herritarrei, udaletxe azpian. (2010eko ezpata dantzako argazkiak)
Bideoa: 2010eko ezpata dantzaren bideoa.
 

1706638735425 Ezpata dantza irudikatuko du domekan Haritz Dantza taldeak

 
Eguaztenean hasiko dira Errosarioko jaiak
Ezpata dantza domekan egingo bada ere, Errosario kaleko jaiak eguaztenean (urriak 5) hasiko dira eta urriaren 8an amaituko dira. Ondoko taulan daukazue egitarau osoa.