Gai zerrenda luzea, hamaika puntu guztira (PDF), aztertu zituzten, atzo, irailak 29, egin zen Udalbatzarraren Osoko Bilkuran. Aztertu zituzten gaien artean, Bilduk aurkeztutako bi moziok hartu zuten tarterik handiena. “Arnaldo Otegi eta Bateragune auzian epaitutako gainontzekoen aldeko” mozioak Bilduko zazpi zinegotzien botoak bakarrik jaso zituen eta, hortaz, ez zuten onartu. EAJko ordezkariek, mozioko hiru punturekin ados egon arren, hitzaurrearekin ez dutela bat egiten adierazi zuten, ezezko botoak argudiatzeko. Horrez gain, bi puntu gaineratu zizkioten mozioari: ETAri bere jarduna eteteko eta berehala desagertzeko eskaera, batetik; eta, bestetik, “babes neurriekin bizitzera baldintzatuta daudela-eta”, politikan askatasunez jardun ezin duten hautetsi guztiei Udalak eskaintzen dien babesa berrestea. Aldaketak egin ostean, berriz aztertu zuten EAJk plenoan bertan aurkeztu zuen mozioa, eta EAJren aldeko botoekin, Bilduren abstentzioarekin eta PSE-EE eta PPren aurkako botoekin onartu zuten.
•Justo Arriolaren aldeko mozioa bertan behera
Bestalde, Elgoibarko AHT ez taldeak prestatutako mozio bat, Justo Arriola elgoibartarrari egin beharreko epaiketaren ingurukoa, aurkeztu zuen Bildu Elgoibar alderdiak udalbatzarrean. Datorren urriaren 5ean, Justo Arriola eta beste bost pertsona epaituko dituzte Gasteizko epaitegian, 2009ko urtarrilaren 17an Urbinan egindako AHTren aurkako manifestazioren osteko gertakarien harira. Zortzi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak egun hartan, eta horietako sei epaituko dituzte.

AHT gelditu!-k adierazi duenez, manifestazioaren ostean, Urbinako AHTaren obretan “jarrialdi baketsu eta masibo” bat egiten ari zirela, Ertzaintza agertu eta manifestarien kontra oldartu zen. Desordena publikoak leporatzen dizkiote Arriolari eta bi urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio. Justo Arriolari babesa eskaintzeaz gainera, poliziaren jarduna gehiegizkoa izan zela salatu du Elgoibarko Bilduk, mozioaren bitartez, eta epaiketa bertan behera gera dadila eskatu dute. EAJ, PSE-EE eta PPk kontra bozkatu zuten eta mozioa bertan behera geratu zen.
•Aldaketak Udal korporazioan
Nerea Alustizak (ondoko argazkian) beteko du, Ovidio Campello PSEko zinegotziaren heriotza tarteko, berak lagatako hutsunea. Era berean, Iñigo Cearsolok, Bildu koalizioko zinegotziak, bere kargua laga du arrazoi pertsonalak direla medio, eta bere ordez Miren Arrate Arrietak helduko dio lanari.